Nontzeberri

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan parte hartuko duten taldeak iragarri dituzte

Aurtengo Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako epaimahaiak 38 talde aukeratu ditu: Pop-Rock modalitateko 24 banda, Metaleko beste hamar eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako lau. Guztira, Europa osoko 643 taldek eman dute izena lehiaketan, hau da, iazko edizioan baino %4 gehiago.

Pop-Rock modalitatean 466 izan dira, Metalean 125 eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako modalitatean 52. Jatorriaren arabera, %20 Euskal Herrikoak izan dira, %70 Estatukoak (Madril eta Bartzelonakoak, gehienbat) eta atzerrikoak %10.

Bilboko Udaleko Prentsa Bulegoak jakinarazi duenez, “taldeak Euskal Autonomia Erkidegokoak, Nafarroakoak, Frantziakoak, Poloniakoak, Madrilekoak, Bartzelonakoak, Asturiasekoak, A Coruñakoak, Pontevedrakoak, Badajozekoak, Alacantekoak eta Zaragozakoak dira eta irailetik aurrera Bilborock-en eskainiko dituzte zuzeneko kontzertuak”.

Aukeratutako taldeen zerrenda osoa: concursovilladebilbao.com.

Exit mobile version