IKUS-ENTZUN

Islandiako zinema protagonista, Kresala Zineklubean

Grimm anaien Ipurutik ipuinean oinarritutako The Juniper Tree (Einitréð , 1990) izeneko filma proiektatuko dute gaur, Donostiako Kresala Zineklubean. Hitzordua Trueba zinemetan izango da, 19:30ean.

Nietzchka Keene zuzendariaren film horretan Björk kantari famatua, gazte denboran agertzen da. Pelikularen sinopsia honakoa duzue: Erdi Aroaren amaieran, Margit gaztea (Björk abeslariak interpretatua) eta haren ahizpa zaharrena, Katla, ihesi doaz mendira, amari su eman zaionean sorginkeriaz akusatuta. Biek aurkituko dute babesa Jóhannengan: nekazari alargun bat, bere seme txikienarekin, Jónasekin bizi dena. Jóhann seduzitzen saiatzen ari da Katla; Margit eta Jónas, berriz, lagun onak egin dira. Baina mutikoa konbentzituta dago sorgin bat dela Katla eta biziki gorroto dio. Bere aldetik, Margitek bere ama zenduaren ikuskariak ditu eta irudimenezko mundu batean babesten da…

Urriko azken film horretan Björk pantaila handian ikusteko aukera ona izango da. Aurkezpenera eta ondorengo solasaldira, Begona del Teso kritikaria hurbilduko da.

Datu guztiak Kresala Zineklubak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button