LITERATURA

“Isiltasunaren Itsasargia” eta “Gauez harrizko zubiaren azpian” lan berriak kalean

Elkar argitaletxeak Aiora Jaka Irizarrek itzulitako Ibon Martin idazlearen Isiltasunaren Itsasargia, eta J.M Olaizola Txilikuk eta Joxe Mari Berasategik euskaraturiko Leo Perutz idazlearen Gauez harrizko zubiaren azpian lanak plazaratu berri ditu.

Ibon Martinek thriller bat idatzi du. “Pasaiako Platako itsasargiaren oinetan sarraskiturik agertzen da emakume baten gorpua, sabeleko gantzak erauzita. Faroan bertan bizi den Leire Altuna nobela erromantikoen idazleak deskubritu du hilotza, eta ezustean ohartuko da bera dela, Ertzaintzaren ustetan, susmagarri nagusia. Lehen gorpu horren ondoren, gainera, beste batzuk azalduko dira, denak ere modu berean erailak, eta idazleak heriosuhar saiatu beharko du hiltzailearen bila, bere burua salbatzearren.”

Leo Perutz idazlearen maisulana izan zen  Nachts unter steinernen Brücke obra, 1924an hasi eta 1951ean amaitu zuena. Nobela historikoa da, eta bertako leitmotiva gogoratzea eta ahanztea da; Perutzen eleberri historikoaren ezaugarria ez baita errepikatua izateko gaitasuna, ezpada iraganean konpromisoz murgiltzea.

Elkar argitaletxearen arabera, “Fabulaziorako gaitasun paregabea erakusten dute narraziook, maisuki uztartzen dituztenak kondaira eta historia, umorea eta abentura, fantasia eta garaiko ohituren deskribapena. Duela lau mendeko Praga liluragarri bat agerrarazten digu egileak, giza arimaren ezagutza sakonez eta, aldi berean, XX. mendean betiko galdu zen Erdi Europako kultura juduaren nostalgiaz. Nobela aparta, orain, lau eskutara egindako itzulpen bikain honi esker euskaraz dasta dezakeguna.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button