BERTSOTAN

Euskaltegietako ikasleak bertsolaritzara hurbilduko dira

Txapelketa Nagusiaren harira, hainbat erakunde eta euskaltegik eta Bertsozale Elkarteak martxan jarriko dute ekimen berria euskaltegietako ikasleei bertsoa hurbilarazteko. Ekimenean 30 euskaltegik hartuko dute parte eta 43 saio didaktiko eskainiko dira.  Urriaren 17an abiatu zen proeiktua Arabar Errioxako euskaltegian, eta abenduaren lehen aste arte luzatuko da.

Euskaran murgiltzeko pausoa ematen ari direnei bertsolaritzaren atea ireki nahi zaie, euskal kulturara erakartzeko. Hala, finalaurreko saioak jokatuko diren herrietako eta inguruko euskaltegiei Txapelketa Nagusiari buruzko saio didaktikoak egiteko aukera emango zaie. Entzulearen aulkitik Txapelketako saioa jarraitu ahal izateko, zeri erreparatu, euskaltegian bertan landuko dira lehenago.

“Bertsoan hitz guztiak ulertu gabe ere, bertsoaz eta Txapelketa den festa handi horretaz goza daitekeela sentiaraztea izango da mezu nagusia”.

Euskaltegietan saio didaktikoetan parte hartuko dutenak ere bertsolariak izango dira: Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Beñat Vidal, Ruben Sanchez, Joanes Etxebarria, Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Jokin Labayen.

Show More

Related Articles

Back to top button