MUSIKA

Red Fang metal garaikidearen ordezkari estatubatuarrak, Bilbon

Portland hiriko Red Fang taldeak Bilboko Kafe Antzokian joko du asteazkenean, hilak 21. Laukoteak stoner kutsuko metal garaikidea jorratzen du.

Red Fang laukoteak metal esparruko zale eta hedabideen arreta piztu zuen Sargent House Records zigiluak argitaraturiko estreinako lan homonimoari esker. Arrakasta horren ondorioz hainbat jaialditan jo dute metal zale bizardun hauek, tartean, Hellfest, Metalliance, eta Mayhem jaialdietan. Jaialdi horietan, gainera, metal eszena garaikideko talde garrantzitsuenekin jo dute, hala nola, Godsmack, Disturbed, eta Dillinger Scape Plan koadrilekin.

Hainbat hilabetetan birak egiten izan ondoren, Relapse Records zigilu prestigiotsuak bere katalogoan sartu ditu. Horrela, Red Fangek Murder The Mountains diskoa argitaratu zuen Relapesekin. Diskoa Mastodon taldearekin aurkezten aritu dira AEBetan eta Europan barrena.

Red Fang taldearekin batera, herrikide dituzten Lord Dying bandak eta The Shrine hirukote kaliforniarrak joko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button