LITERATURA

Haur Literaturako Mikel Zarate VI. Saria

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute. Lanak hartzeko azken eguna  apirilaren 30a izango da.

Euskaraz sortutako kontakizunak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) eginak izango dira, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Lanok, makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 izango dituzte. Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala, Mikel Zarate Saria, Aretxalde, 1. 48.196 Lezama.

Epaimahaiak (Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Antxiñe Mendizabal) maiatzaren 31 baino lehenago hartuko du erabakia.

Sari bakarra emango da: 3.000 euro.

Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button