BESTELAKOAK

Arte-diziplinatako 38 kultura-proiektu berri

2012 Euskadi ekimenak kultura programazioa sustatuko du euskal kultura sektoreari 500.000 euro emanez. Diru horrekin, jaso diren 132 proiektuen artean, hainbat arte-diziplinatako 38 kultura-proiektu abiaraziko dira.

Hala, 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea programaren helburu eta balioak partekatzen dituzten hainbat arte ekimen abiatuko dira hemendik lasterrera. Aurkezturiko 132 proiektuetatik 28 hautatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko hiru teknikari adituk osaturiko apaimahaiak: ikus-entzunezko 8 jarduera, literatura arloko 2, arkitektura arloko 1, 7 jardunaldi-mintegi-elkarraldi, 6 antzerki proposamen, 4 musikarekin loturikoak, arte bisualeko 7, dantzako 2 eta aplikazio informatiko bat.

Laguntza-programa honetan bilduriko 500.000 euroko diru-kopuruaren zati handiena kultura-edukien ekoizpenean aritzen diren euskal elkarte eta fundazioei zein enpresei egokitu zaie.

Goian aipatutakoei Maleta mexikarra, Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak, Askoren Izenean: pido la paz y la palabra Nazioetako Poesia Jaialdia, Zentzua eta Iraunkortasuna nazioarteko arte proiektua, Itxaropena oroipenezko ikuskizuna, Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button