BESTELAKOAK

Iruñeko “72-22 Topaketak” urrian izango dira

Nafarroako Gobernuak sustaturiko, eta Baluarte Fundazioak, Iruñeko Udalak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak antolaturiko Iruñeko 72-22 Topaketak urrian garatuko dira, eta bertan mundu garaikidearen erronka konplexuei buruz hausnartzeko beta izango da.

Hausnarketarako topaketok pentsamenduaren, arteen, literaturaren eta musikaren bidez garaikidetasunaren gai nagusiei buruz eztabaida sakona egiteko gonbitea luzatu nahi dute. Programa gaikako multzo handien inguruan antolatu da, eta hauek bezalako blokeak egituratu dira: XXI. mendearen bilakaera, Europaren noraeza, teknologia berriak, gorrotoari buruzko diskurtsoak, feminismoak eta arteak, musikak, literaturak eta zinemak mundua eraldatzeko duten gaitasuna.
Hortaz, “pentsamendua, arteak, literatura eta musika, garaia aztertzeko tresna bihurtuko dira, betiere elkarrizketatik abiatuta, munduko pertsona ospetsuenek parte hartuta eta arte proposamen ugari eginda, mundu garaikideak proposatzen dituen forma berriekin bat etorriz”.

Urrian programa zabal eta indar handikoa garatuko da, non programazio interesgarria atondu den: elkarrizketak, mahai inguruak, tailerrak, musika eta eszena emanaldiak, performanceak, zinema, ekitaldiak espazio publikoan eta erakusketak.
Guztira ehun bat pentsalari, sortzaile eta artista bilduko dira lehen aldiz Nafarroan, eta Iruñeko Topaketak nazioarteko erreferente bihurtuko dira berriz ere.

Jakingarri guztiak: Iruñeko 72-22 Topaketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button