MUSIKA

Pete Ross & Sapphire rock taldea, gurean

Antipodetako Pete Ross & The Sapphire taldea Rollin Down On The Lane izenburuko diskoa aurkezten ari da Euskal Herrian barrena. Sopelan, Bermeon, Bilbon eta Oñatin egon ostean, gaur, maiatzak 15, Donostiako Ondarra Club lokalean egongo da; bihar, maiatzak 16, Gasteizko Gora Tabernan; eta, azkenik, etzidamu, maiatzak 17, Urretxuko Hankie Hankie lokalean.

Milan hirian bizi den Pete Ross australiarrak eta Zeelanda Berriko Susy Sapphirek osatzen dute bikotean. Bira honetan baina, Dimi Dero (Dum Dum Boys, Dimi Dero, Inc) musikari frantziarraren laguntza daukate. Hortaz, taldea hirukote formatuarekin aritzen da zuzenekoetan.

Herrikide duten Nick Cave musikariaren esparru bertsuan mugitzen da taldea.·”Euren kantuek edertasun hipnotikoko giroak gogoratzen dituzte, zoritxar, sinesgaiztasun eta atsekabeko istorioak kontatzeko. Country rock gotikoa eta erromantikoa egiten dute”. Jarrain bideo bat ikusteko eta entzuteko aukera daukazue:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button