ARTEA

Iruñea hiriko geometriak

Alfredo Sada Elkarteak Hiri-geometria  izenburuko erakusketa kolektiboa paratu du Iruñeko Kondestable jauregian. Erakusketa zabalik egongo da otsailaren 24ra bitarte. Geometria horiek Iruñean hirian oinarritzen dira. Félix Ortega da erakusketaren komisarioa.

“Hiri-paisaia geometria hutsa da. Hiriari begiratzen diogunean, erraza da ohartzea ezin konta ahalako irudi geometrikoetan banatzen dela: laukizuzenak, kuboak, elipseak edo horien arteko konbinazioa. Are, batzuetan forma arriskutsuak topatzen ditugu, konbentzioa apurtzen duten horietakoak. Forma guztiek ematen diote nortasun propioa hiriari, bai eta haren balioak, garaiak, estiloak eta borondateak zedarritu ere”.

Erakusketaren xedea da Iruñeko forma geometriko bereizgarriak erakustea. Hala, erakusketan parte hartu duten artistek Iruñeko toki “esanguratsu” bat hautatu dute eta haren interpretazio pertsonala egin dute.

Erakusketa kolektiboa izaki, askotariko lanak eta teknikak bildu dira. “Lotura komuna edukita ere elkarren antzik ez duten estilo eta tekniken nahasketaren emaitza da jendaurrean agertzen dena, gogoetagai eta kritikagai”.

Informazio gehiago: pamplonaescultura.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button