IKUS-ENTZUN

“Mendi Tourrak” hainbat herri bisitatuko ditu hil honetan

Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik ederrenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak hainbat herri bisitatuko ditu hil honetan. Urtarriletik hona 5.500 ikusletik gora bildu ditu Mendi Film Festivalen eskaintza horrek.

Apirilean Mendi Tourra ez da geldituko, eta ostiralean, Urnietan izango da ;18 eta 19an Leioan, eta hilaren 23tik 26ra, Iruñean egingo du geldialdia.

Pantailaratzen diren filmen artean, Epaimahaiaren Saria BMFF’17 izan zen Mama filma dago, non 9. graduan dantzan dabilen eskalatzaile eta bi haurren amaren istorioa kontatzen den.

Horretaz gain, The Frozen Road, Safety Third, The Last Honey Hunter, Mountain, Aurrera, Apex Predators Of The Northern Deep eta Song For The Nomad filmak ikusteko parada eskaintzen du ekimenak.

Hemen kontsultatu ahal dituzue hitzordu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button