MUSIKA

“ZeberioKM0” jaialdia asteburu honetan

Azaroaren 3tik 5era, ZeberioKM0 2023 jaialdiaren lehen edizioa egingo da izen bereko herrian. Publiko guztiei zuzendutako makina bat kontzertuk eta bestelako ekitaldiek (mahainguruak, dantza-emanaldiak, bertso-saioak, erakusketak,…) osatuko dute programazioa.

“HerrikoFest jaio da, Euskal Herriko landa-eremuetako ondarea, kultura eta berrikuntza uztartzera datorren jaialdia. Km 0 markaduna, gertukoa, etxekoa, erditu berria, herriarentzat eta herriarekin egina. ZeberioKm0, elkarrekin kultura erein eta uzta jasoko dugu. Oso asteburu berezia prestatu dugu. Publiko guztiei zuzendutako kontzertuak, mahainguruak, dantza-emanaldiak, bertso-saioak, erakusketak, artisau azoka, tailerrak, janari dastaketak eta askoz ere gehiago! Zuek guztiok ezinbestekoak zarete. Gorde datak eta zatozte gurekin ospatzera! Zuen zai egongo gara…”

Jaialdia Zeberio Kantuz izeneko saioarekin hasiko da bihar, hilak 3. Geroago, 21:00etan,  kontzertuak izango dira karpan Maria Rivero, Basatititiak, Green Valley eta Woman Soldier taldeekin.

Larunbatean, mahai-inguruak (Kolektiboa Landa Eremuan, eta Artea eta Komunitatea), Ekoizle eta artisau azoka, Pandero tailerra, Bertso saioa Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabi Payárekin, eta gauean, 20:00etan, Janus Lester, Skabidean, Amparanoia y Los Artistas Del Gremio eta Bad Sound taldeen kontzertuak antolatu dira.

Azken egunean, hilak 5, goizean, sendabelarrak identifikatzeko tailerra, hauen ezaugarriak ezagutzeko eta ohiko erabilerak ikasteko ibilbidea, eta azken kontzertua Burbuilak eta Sés taldeek egingo dute.

Egitarauaren xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button