LITERATURA

Iruña Hiria Nazioarteko XV. Poesia Saria abian da

Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik duzue. Testuak apirilaren 30era bitartea bidali ahalko dira.

Literatur sormena sustatu eta hedatzea helburu duen lehiaketan horretan sari bana banatuko da gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, eta sari bakoitzak 3.000 eurokoa izango da.

Lanok argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik egindako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere. Horrez gain, aurreko urteetan irabazle izandakoak ezingo dira aurkeztu. Gaia eta forma libreko bertsoen luzera 400 eta 800 bertsoren artekoa izango da.
Lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña) edo posta elektronikoz ateneo@ateneonavarro.es helbidera. Obrarekin batera egilearen datuak ere bidaliko dira.

Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da eta ekainean jakinaraziko da prentsaurreko bidez, Iruñeko Udaletxean.

Interesa izanez gero, hemen dituzue betebeharreko guztiak.

Show More

Related Articles

Back to top button