ARTEA

Abigail Lazkozek “Biodôme” erakusketa paratu du Tafallan

Uztailaren 25era arte dago ikusgai Abigail Lazkoz (Bilbao, 1972) artistaren Biodôme erakusketa Tafallako Kulturgunean.

Erakusketa Nafarroako Gobernuaren Kultur Ekintza Zerbitzuak abiatutako Kultur 2017 programaren baitan egin da.  Egitasmoa artistak Kanadan bisitatu zuen Biodôme zoologikoan oinarritzen da. Zentro hori aitzindaria da ekosistema naturalak errepikatzen (landaretza, argitasuna, tenperatura eta urtaroak).

Lazkozek izaki bizidunen eta habitataren arteko harremanari behatzeko pasioa eraman nahi du erakusketara, baina grina hori gizakiongana aplikatuta.

“Gizakiaren arrastoari erreparatuko dio gizabanako edo talde gisa, eta pertsona gramatikalak erabiliko ditu –ni, zu, hura…– konbentzio gisa esperientzia horiek kontatzeko”.  Xede hori lortzeko marrazkia, eskultura eta bestelako objektuak erabiliko ditu.

Informazio gehiago: culturanavarra.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button