LITERATURA

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia

Kutxa Fundazioak 45. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak antolatu ditu. Lehiaketa zabalik dago euskaraz nahiz gaztelaniaz aritzen diren idazleentzat. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 13an amaituko da.

Lehiaketan lau modalitate daude: poesia euskaraz, eleberria euskaraz, poesia gaztelaniaz eta eleberria gaztelaniaz.
Poesia Euskaraz: gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak, eta saria liburua argitaratzea, garaikurra eta 15.000 euro. Eta Eleberria Euskaraz: lanek gutxienez 150 folioko luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke, eta saria liburua argitaratzea, garaikurra eta 20.000 euro. Gaztelaniazko modalitatean berdina da, bai neurrietan bai sarietan ere.

Betiko legez, eskatzen dira lan originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak.

Lan irabazleak eta pertsona saridunak Irunen jakinaraziko dira irailaren 9an, eta sariak Irunen bertan banatuko dituzte azaroaren 24an.

Sariketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button