ESZENA

“Butaka Txikia”, familientzako ikuskizunak

Gasteizko Gizarte Etxeetan garatzen den arte eszenikoei buruzko egitaraua da Butaka Txikia. Egitarauan bildutako obrak, hain zuen, etxeko txikiei eta gurasoei zuzenduta daude: txotxongiloak, dantza, antzerkia eta musika. Programazioa hilaren 26an hasiko da, Jon Braun txotxongilo ikuskizunarekin, Iparralde gizarte etxeko Beñat Etxepare antzokian, 18:00etatik aurrera.

Jon Braun txotxongilo ikuskizunak hauxe kontatzen du: “Indiar herrian pozik bizi dira. Baina egun batean, Jon Braun eta bere arreba Malintxe banatuko dira. Indiar txikiak arrebaren bila joatea erabakiko du, maitasunak zoritxarra gainditu dezakeela kontatzen duen istorio zirraragarri honetan”

Butaka Txikia egitaraua ondoko ikuskizunekin osatzen da: abenduaren 27an, Titirikontu-kontari, Aldabe Gizarte Etxean; 28an, Nana, una canción de cuna diferente, Arriagako Gizarte Etxean; 29an, En las nubes, Federico García Lorca Antzokian; 30ean, Enaren kontuak, Felix Petite Antzokian; urtarrilaren 2an, La gallina azul, Salburuako Gizarte Etxean; 3an, Vida, Aranako Gizarte Etxean; eta, azkenik, 4an, La granja, Zabalganako Gizarte Etxean.

Informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button