IKUS-ENTZUN

“Irrintziaren Oihartzunak” Euskaraz egindako lanik onenaren saria jaso du Film Sozialak jaialdian

Irrintziaren Oihartzunak filmak Bilboko Film Sozialak jaialdiaren Euskaraz eginiko film onenaren saria jaso du, jaialdiaren bederatzigarren edizioan.

Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938) lehen emakumezko euskal zinemagilearen inguruan ardazten da Irrintziaren Oihartzunak (2016), Iratxe Fresnedak filmatua.

“Zinemagile nafarraren memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren Oihartzuna; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duena”.

Zinemagile nafarra ezezaguna zaigu bere bizitzaren ibilbide nomada dela-eta, baina estatuko 1970eko hamarkadako ariketa zinematografiko ausartenetako baten egilea da: “Irrintzi, euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnar egiten duen ikus-entzunezko metafora bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button