MUSIKA

Novedades Carminha taldeak Bilbon eta Donostian joko du

Novedades Carminha banda galiziarrak Campeones del mundo (Ernie, 2016) izenburuko lana aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian, ostiralean, eta Donostiako Dabadaba aretoan, larunbatean. Bilboko kontzertuan Villapellejos taldearekin arituko da.

Campeones del mundo Santiago de Compostela hiriko taldearen laugarren lana da. Grabazio horretan bide berriak jorratu dituzte, pop melodietan murgiltzeko asmoz. Dabadaba aretoaren arabera, “diskoa freskoa, sexya eta garaikidea” egin dute galiziarrek.

Emaitza berri horren bila, Carlos Pereiro Carlangas, Adria´n D. Bo´veda Jarri eta Xavi G. Pereiro musikariak Hevi rap ekoizlearekin egin dute lan, bai eta Raul Perez ingeniariarekin ere. Horretaz gainera, de Daniel Alonsok (Pony Bravo) teklatua jo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button