BESTELAKOAK

Enrike Renteria pintura lehiaketaren XIII. edizioa igandean Zornotzan

Zornotza Arte eta Kultura Elkarteak (SACZ) antolatu du lehiaketa, Ametx fundazioaren kolaborazioarekin. Bi era daude lehiaketan parte hartzeko: kanpoan egiten den txapelketa tradizionala eta Zintzilik, izenak dioen bezala, herriko balkoietan esekita dauden lanetatik onenak saritzen dituena. Azken horiek lehiaketa eguna baino lehen egindakoak dira eta igandean denak egongo dira ikusgai herriko balkoi eta leihoetan Zornotzako jaiak amaitu arte.

Amorebietako hirigunea eta Etxanoko gune historikoa izango dira kanpoko pintura lehiaketa lanetarako kokalekuak. Partaideek Zelaieta zentroan zigilatuko dituzte oihalak goizeko 09:00etatik 11:00etara. Beraiek aukeratzen dituzten teknika eta neurriak erabili ahalko dituzte, eta arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara bitartean entregatuko dituzte lanak. 18:00etan jakinaraziko du zein den epaia.
Guztira, 10 lan sarituko dira bakoitzak 300 euroko sariarekin.

Beste aldetik, herriko balkoietan ikusgai dauden lanetatik onenak sarituko dituen Zintzilik arte esekiaren epaia ere igandean jakinaraziko da, 18:00etan. 400 euro poltsikoratuko du lehenengoak.
Lehiaketaren era bietako sarien banaketa Zelaieta zentroan izango da, uztailaren 11n bertan, arratsaldeko 18:00etan.

VKcomunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button