LITERATURA

Gutun Zuria jaialdiaren hamargarren edizioa abian da

Gaur hasi eta maiatzaren 1era bitarte egingo da Gutun Zuria literatur jaialdiaren hamargarren edizioa. Urteurren garrantzitsu horren harira, jaialdia Ospakizuna kontzeptuaren inguruan ardaztuko da.

Gaur goizean egin dute aurkezpen ofizial; bertan, hauexek parte hartu dute: Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak,  Lourdes Fernandez Azkuna Zentroko zuzendariak, Marisa Blanco Jaialdiaren zuzendariak eta Annie Proulx, Diamela Eltit, Alberto Manguel eta Kirmen Uribe idazleek.

Aipatutako idazleez gain, Bilboko Azkuna Zentroak antolatutako jaialdian makina bat idazlek parte hartuko dute, tartean, Siri Hustvedt, Jean-Claude Carrière eta Guillermo Arriaga.

Poesiak, halaber, aurten leku berezia izango du, eta hala, Chantal Maillard, Clara Janés, Darío Jaramillo, J.A. González Iglesias eta Beñat Sarasolak errezitaldi poetiko bat egingo dute. Argitaletxeentzako tokia ere izango da: Ofelia Grande (Siruela), Manuel Borrás (Pre-Textos), Joan Tarrida (Galaxia Gutenberg) eta Claudio López (Penguin Random House).

Horretaz gainera, Denboran Zehar bisitatu ahal izango da zentroaren Atarian, Luzinterruptus kolektiboak sortutako eta herritar guztiei zabalik dagoen instalazio artistikoa. Herritarrek haien koadernoen bidez parte hartu ahalko dute. “Auzokoek eta bisitariek gutxienez landuta dauden 5.000 koaderno erabiliko dira”.

Azkuna Zentroko Mediatekak, gainera, jaialdiaren hamar edizioetan parte hartu duten egileen inguruko erakusketa izango da, Gutun Zuriaren Trazuak izenburupean

Egitarauari buruzko xehetasun guztiak: azkunazentroa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button