ARTEA

Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz instalazioa ikusgai Bilboko Rekalde aretoan

Ekainaren 25era arte dago ikusgai Nora Aurrekoetxea (1989, Bilbo) eta Laura Ruiz (1989, Bilbo) artistek Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek Sormen Artistikorako Bekak programaren baitan garatu duten A strong need of security and sense of belonging erakusketa.

Atenas hiriko Y-Residency egoiliar-programaren baitan egindako proiektuaren zati bat da Rekalde Aretoan paratutakoa. “Atenasko “site especific” proiektua egiteko bildutako dokumentazio eta ikus-entzunezko material guztiaren berri-ikuspenaren zati bat da”.

Hala, erakusketa instalazio bat da, bideoa, irudia, eskultura eta objektuak biltzen dituena. “Horiei esker, erregistratuta dauden kultura-testuingurutik, esperientziatik eta intimitatetik zehar dabiltzan konexioak sortzen dira”.

Plastikoak, eraikinetako aldamio eta bestelako objektuekin ondutako lana da; objektu guztiak aurkitutakoak dira. “Eguneroko keinuak baliatzen dituzte dokumentala gurutzatzen duen kontakizuna artikulatzeko, eta zeharkako ikuspegi bat proposatzen dute”.

Aurrekoetxea eta Ruiz (1989, Bilbo) Arte Ederretan lizentziatuuak dira, EHU/UPVn, eta 2010 urteaz geroztik elkarlanean aritzen dira. “Testuinguru soziopolitikoetan sortutako esanahi-egiturak interesatzen zaizkie, eta hurbileko inguruaren aldaketa-prozesuak lantzen dituzte eskulturaren bitartez”

Informazio gehiago: salarekalde.bizkaia.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button