ARTEA

Kanadako arte garaikidea, BIME jaialdian

Urriaren 31n eta azaroaren 1ean BIME Live jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Barakaldon dagoen BEC-en; bertan, makina bat musikari bilduko dira: Placebo, Macy Cray, The Divine Comedy, The National…

Horrekin batera, baina, bestelako jarduerak ere ondu dituzte antolatzaileek, tartean, Bilboko Ensantxe eraikinean ikusgai izango den kultur industrian diharduen Kanadako Creative Saskatchewan enpresaren arte-erakusketa.

Creative Saskatchewan enpresa aurrendaria da industria kulturalen garapenaren inguruan, Kanadan. Iparramerikako komunitate honen mugimendu kulturala ezagutzera ematearren, BIMEn arte erakusketa handia zabalduko du bihar Bilboko Ensantxe Eraikinean. Erakusketa azaroaren 2ra arte egongo da zabalik.

Erakusketaren izena Saskatchewan da eta Kanadako belardien historiari, indarrari eta komunitate artistikoaren aniztasunari buruz aritzen den ondarea da. Erakusketa Bilbon egon ostean, New Yorkera joango da.

Bertan, pintura, eskultura, argazki, zeramika eta zurez, egurrez eta bestelako materialez egindako berrogeita hamar lan inguru aurkeztuko dira; eskualde horretako 27 artisten sormenak dira lanok, tartean, Adrian Stimson artista eta erakusketaren komisarioarenak ere badaude.
Stimson Blackfoot erreserban hazitakoa da , eta komunitate horren jatorrizkoen estereotipoak, identitatea eta kolonialismoa jorratzen ditu bere obra, satiraren bitartez

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button