LITERATURA

Ipuin erotikoen lehiaketaren 16. edizioa zabalik

Lanek ipuin erotikoak izan beharko dute eta DIN A-4 orritan makinaz tarte bikoitzean idatzita aurkeztu beharko dira edo ordenagailuz 2500 karaktere hutsuneak barne. Lanen luzera bi eta hamar orrialde artekoa izan beharko da.

Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea, eta lanaren lema) sobre itxi batean sartuko dira eta sobre horren azalean lanean jarri den lema bera jarriko da. Posta elektronikoz bidalitako lanen kasuan, ipuina fitxategi batean bidaliko da ipuina izenarekin eta egilearen datuak egilea izeneko beste fitxategi batean.

Lan orijinala, hiru kopia, eta egilearen datuak dituen sobrea beste sobre handiago batean sartuta, honako helbide honetara bidali beharko da: Euskarabila Ipuin Erotikoen 16. Lehiaketa, Euskarabila Elkartea, 146 p.k., 48970 Basauri edo helbide elektroniko honetara.
Honetarako azken eguna 2011ko apirilaren 25a izango da.

Sariak honako hauek izango dira: 1. saria, 600.00€ eta 2. saria, 400.00€. Basauriko onenarentzako saria 250.00€ izango da.
Lan saridunak Euskarabila elkartearen eta Txalaparta argitaletxeren esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango dute, beti ere egilea nor den garbi adieraziz.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button