
Ipar Eszena Bidea, arte eszenikoen bitartez Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko lurraldeen arteko truke kulturalerako proiektu bat da.
Orain, Ipar Eszena Bideak 2021eko Bidegurutzea programan proiektuak inskribatzeko epea zabaldu du maiatzaren 28ra arte. Egonaldiak hamar egunetakoak izango dira eta proiektu bakoitzak 3000 euro hartuko ditu.
Lau lurraldeetako taldeen arteko sinergiak bultzatu nahi ditu ekimen honek.
Beste aldetik, Ikuskizunak Ipar Eszena Bidea 2021eko Konstelazioen Ibilbidean inskribatzeko epea martxoan amaitu zen.
Ipar Eszena Bidea proiektuaren webgunean badituzue proiektuak aurkezteko bete behar diren kontu guztiak.