BESTELAKOAK

Gaur hasiko da Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltaria Aiaraldean

Gaur hasi eta igandera arte iraungo du Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltariaren lehen edizioak, zeina Aiaraldean egingo den. “Jalgi euskal kulturaren plaza egitasmoa, gure kulturaren historia, egungo egoera eta etorkizunekoa erakutsi, hausnartu, eztabaidatu eta bermatzeko sortutako egitasmo kolektiboa da”.

Hala, astebetez Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo bihurtuko dira euskal kulturaren plaza. Guztira, 65 ekitaldia bilduko ditu, askotarikoak: antzerkia, arte plastikoak, bertsolaritza, dantza, ikus-entzunezkoak, jalgi eguna, literatura eta musika.

Parte hartuko duten sustatzaileen artean hauexek daude: Joseba Tapia, Ruper Ordorika, Anari, Gorka Urbizu, Anodino Teatroa, Nobofobikak, Metrokoadroka, Porrotx, Pon Ta Pa, Igon Olagunuega, Parasite Kolektiboa, Aiko, Xilipurdi, Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre, Uluka…

Sustatzaileen artean, Ahotsenea sortzaileen gunea, Euskal Herriko Bertsozale elkartea, Euskal Herriko Antzerkizaleen elkartea, Euskaltzaleen Topagunea eta Aiaraldeako Komunikazio Leihoa daude.

Informazio guztia: jalgika.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button