ESZENA

Banarte Antzerki Taldearen “Guernica 1913”

Arteria Campos Elíseos Antzeztokian, otsailaren 1ean, 19:00etan, Guernica 1913 lana ikusteko aukera egongo da Banarte taldearekin. Obra benetako gertaeretan dago oinarritua.

Guernica 1913 antzezlanak klase-borroketan gertatutako istorio bat kontatzen du. Esperanza y Uncetako (Ondoren ASTRA izango zena, Unceta y compañía, arma laburrak egiten zituen enpresa garrantzitsua) langile eibartarrek, 1913ko udazkenean, Gernikan egindako greba, amaiera epikoa izan zuena, kontatzen da.

Lehenengo fabrika, lehenengo greba, lehenengo aldarrikapenak, lehenengo eskakizunak aginte-klaseari, lehenengo protestak, lehenengo kuestionamenduak elizaren eta fedearen konbikziotik ezarritako autoritatearekiko,.…

Txato Etxanizek, Gernikazarra elkarteko kideak, ikertu eta jasotako informazioari esker, Rafa Hercek idatzi du antzezlan hau. Sardo Irisarrik zuzendu du Javier Obregon kolaboraziorekin eszenografian, eta Txato Etxaniz aholkulari moduan egon da prozesu guztian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button