IKUS-ENTZUN

“Emak Bakia” filma Bilbon eta Donostian proiektatuko da

Bilboko FAS zineklubak Oskar Alegriak zuzendu eta idatzitako Emak Bakia filma proiektatuko du gaur, urtarrilak 21, El Carmen aretoan, 19:45ean; zuzendariak aurkeztuko du emanaldia. Horrekin batera, La Gran Carrera (Kote Camacho) film laburra ere izango da ikusgai; labur horrek euskal pelikula onenaren saria jaso zuen Begibista jaialdian.

Emak Bakia filmak nazioarteko ibilbidearekin jarraituko du egunotan. Hala, maiatzaren 30etik ekainaren 1era bitarte Montenegroko Pogdorica hirian egingo den Underhillfest jaialdian parte hartuko du, bai eta Liman ekainaren 3tik 6ra bitarte izango den FIACID zine jaialdian ere. Azkenik, ekainaren erdi aldean Australiako Sydney hiriko International Film Festival jaialdian ere proiektatuko da.

Baina urrunera joan gabe, hilaren 27an, Donostiako Zineklub Kresalan, 19:30ean, filma ikusteko parada ere egongo da.

Alegriaren lanak Man Ray artista dadaistak 1926an Miarritzen filmatu zuen Emak Bakia filmean du bere jatorria. Poema itxura duen artista dadaistaren ikus-entzunezko lan horretatik abiatuta, kutsu esperimentaleko lana egin du iruindarrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button