ARTEA

Kresalak higatutako objektuen xehetasun harrigarriak

Donostiako Euskal Itsas Museoan Beñat Gereka argazkilariaren 21 argazkiz osatutako Itsas-Geruzak erakusketa ikusgai izango da abuztuaren 25era arte. Erakusketak “esperientzia bisual eta abstraktu batean murgiltzen du ikuslea”.

Argazki makroen bitartez, gure eguneroko bizitzako objektuen xehetasun harrigarriak erakusten dira, batzuetan oharkabean pasatzen direnak eta herri baten nortasunarekin lotzen gaituztenak.  Horrela, Getariako portuan dauden txalupa, gurdi, arraun edo hormetan aurkitutako, portuko itsas-emakume eta gizonen eraginez eta urteen joan etorriak, eguraldiak edo kresalak sortutako irudiak, agerian uzten ditu artistak.

Arte-lan hauetan, denboraren iraganak sortzen dituen lerro, kolore, testura eta formez gozatuko du ikusleak, eta bide horretan, ezkutuan dagoen gure identitatearekin bat egingo du, detaile sutilen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button