MUSIKA

Inun kantariak kontzertuz beteriko uda izango du

Mikel Inunziaga kantautoreak kontzertu agenda potoloa du udari begira. Aingurak bere azken lana aurkezten ibiliko da Euskal Herriko hainbat txokotan.

Mikel Inunziaga kantariak lan berria kaleratu zuen duela hilabete batzuk, Berreginez eta Da Nola lanak argitaratu eta gero. Inunek Jon Benitoren Aingurak erreketan poematik hartu du titulua, poema eder hura irakurri eta gero musikatu egin behar zuela otu zitzaiolako. Eta hala izan da. Benitoren hitzekin batera beste idazle eta lagun batzuen hitzak jaso ditu disko artesanal honetan, tartean, Iñaki Mendizabalenak edota Iñigo Astizenak.  Azken idazle horrena da harrera paregabea izan duen Piztia zaurituak izeneko kantaren letra (kanta horrekin bideoklipa ere gauzatu du kantariak). Diskoa musikari lagunekin eta banda  izango denarekin grabatu zuen, honakoekin: Argibel Euba, baterian; Dani Tomas, gitarra elektrikoan; Bihotz Gorospe, koro eta perkusioekin; Ekain Alzola, baxuan; eta kontzertu honetarako Sergio Mayoral tronpeta-jolea ere izango da.

Udari begira hitzordu musikal luzea atondu du Inunek. Hala, datorren hilaren 5ean, Durangoko Intxaurre Kultur Elkartean izango da; 20an, Zornotzako Zubiondo Plazan; 30ean, Lekeitioko Herriko Plazan; abuztuaren 16an, Etxanoko Andra Mari Elizan; 27an, Lakuntzako Herriko Plazan; irailaren 21ean, Bilboko BBK Aretoan; eta urriaren 3an, Iruñeko Herriko Tabernan.

Informazio guztia hemen ere topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.