ARTEA

Bihar hasiko da “Argazkialdia ’15” Andoainen

Argazkialdia’15 argazkilari hasiberri eta ez profesionalen topagunea da; ekainaren 14ra arte, Andoain argazkiz eta argazkilariz beteko da.

Aurtengoa bigarren edizioa izango da: “Berriro ere kostu baxu eta kalitate handiko argazki jaialdia osatuko dugu, izan ere, Argazkialdia’13-k eskaintza kultural erakargarriek ez dutela zertan garestiak izan behar frogatu baitzigun”.

Bada, aurten, hiru argazki-tailer, ibilbide luzeko profesionalen erakusketak, argazki-rallya (Leitzaran bailaretan barrena) eta argazkilari berrien lanak bilduko ditu.

Hauexek dira argazki-jaialdiak bilduko dituen jarduera batzuk: Nagore Legarretaren Hysteron, Argazkilaria eta bere positibatzailea. Bi lanbide, helburu bakarra tailerra, kamera ilun erraldoia, edo erakusketa kolektiboa ondoko argazkilariekin: Aitor Arruti, Begoña Guillén, Carla Tonesi, Cruz Larrañeta, Erkaitz Regillaga, Fátima Caño, Iker Odriozola, Javier Flores, Maddi Trutxuelo eta Maite Olaziregi.

Egitarau osoa: argazkialdia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button