ARTEA

Asier Laspiurren eskulturak ikusgai daude Basaurin

Asier Laspiur artista eta EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasleak —GOZATU! GOZA NAZAZU! —…UTZ NAZAZU PAKEAN! (sinets iezadazu, entzun nazazu, irakur nazazu, idatz iezadazu, atenditu nazazu, begira nazazu, laztan nazazu, aska nazazu…) izenburu luzeko erakusketa paratu du Basauriko Arizko Dorretxean, abenduaren 15era arte.

Laspiurrek berak erakusketaren harira idatzi duen artikuluan jasotzen denez, erakusketako obrak egoerak dira, bizipenezko egoerak: “Gizaterian diren istorioen metaforak izan daitezkeenak, edota zuzenki, barne bizitza propioa bizi duten figura eta forma fisikoen mundu bateko eszenatoki edo egoera espezifikoak”.

Hala, eskulturak binaka jarri ditu, bi piezen arteko elkarrekintzatik beste zerbait ateratzeko asmoz. “Normalean, biren batuketatik gauzaren bat ateratzen da, gauzatze aukera (sinboliko) bat, nahiz eta batzuetan bik, egonkortasunerako, aurkitu ezin duten”. Horrela, bikoteka antolatuta dauden pieza hauen arteko lotura agerikoa da, nabarmena; izan ere, artistak ”lokarri, atxikimendu, edota konexio ideiak” sortu nahi ditu ikuslearengan.

Bere hitzetan, “(…)Objektua, osotasun bat dena, baina ez dena guztia… eta hemen, Objektuaren urritasunaz hitz egin dezakegu, nahiz eta, bere inmanentziari esker, Gertakizuna izatera irits daitekeen, ezinezko-objektua bada ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button