ESZENA

Antzerkiko profesionalak prestatzeko programa

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egin du.

Diru-laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 88.000 eurokoa da; halere, zenbateko hori handitu ahal izango da lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Bi laguntza-modalitate ezarri dira: 83.000 euro antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzeko; eta 5.000 euro antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerak antolatzeko.

Dokumentazio hau formatu elektronikoan aurkeztu beharko da: aurkeztutako proiektuaren memoria zehaztuarekin batera, inprimakia behar bezala beteta; ikasturtean zehar garatutako prestakuntza-formazioaren memoria; eta proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua.

Bestelako xehetasunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren deialdian topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button