MUSIKA

Xabi Aburruzagak “Geure” diskoa aurkeztuko du Barakaldon

Xabi Aburruzaga musikariak Geure izenburuko lan berria aurkeztuko du, ostiralean, hilak 13, Barakaldoko Antzokian, 20:30etik aurrera.  Lan horretan trikitixaren tradizioa eta modernitatea uztartu ditu, diskurtso propioa lortzeko asmoz.

Geure musikari bizkaitarraren hirugarren egitasmoa da, aurretik Bizkaiko Trikitixa eta Denboraren Naufrago argitaratu zituen. Bi lan horietan egin bezala, Aburruzagak antzinako sonoritateak eta joera garaikideak batu ditu, ezaugarri propioekin jantzita.

Diskoan jasotako piezak, instrumentalak eta abestuak, Aburruzagak idatzi ditu, bat izan ezik, Jose Urréjolak sortutakoa. Hitzak, bestalde, Unai Elorriaga, Iñaki Aurrekoetxea eta Kirmen Uribek idatzi dituzte.  Azkenik, Grammy baten irabazle Mikel F. Krutzaga izan da diskoaren arlo teknikoaz arduratu dena, berak grabatu, ekoitzi eta nahastu baitu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button