IKUS-ENTZUN

Can Evrenol zinegile turkiarrari “Fantrobia saria”

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, maiatzaren 6tik 13ra bitartean ospatuko da. Bere programaren barruan  Fantrobia saria emango dio zinemaldian Baskin (2015), bere lehenengo film luzea aurkeztuko duen Can Evrenol (Istanbul, 1982) zinegile turkiar gazteari. Sufrimenduan eta erokerian oinarritutako filmak harrera bikaina jaso du kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik.

Lan hau Sitgeseko zinemaldiaren azken edizioko lan arrakastatsuenetakoa izan zen, bai eta Torontoko zinemaldiko Midnight Madness sekzioan eta Austingo (Texas) Fantastic Fest izenekoan ere.

Beste alde batetik, joan den asteartean, martxoaren 15ean, itxi zen 2016ko edizio honetara filmak aurkezteko epea. Aurten FANTek 882 film jaso ditu, mundu osoko 47 herrialdetatik. MOVISTAR+ekin lankidetzan antolatu den telefono mugikorrarekin grabatutako film laburren lehiaketarako lanak aurkezteko epea apirilaren 8ra arte luzatu da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button