IKUS-ENTZUN

“Wadans Welt” dokumentala Elorrion

Dieter Schumann zinegile alemaniarrak zuzenduriko Wadans Welt (2011) dokumentala proiektatuko dute 19:30ean gaur, maiatzak 10, Elorrioko Iturri Kultur Etxean Hilean Behin izeneko zikloaren baitan.

Filmak Alemaniako Wadan Yards enpresaren ontziola bateko nondik norakoak jasotzen ditu. Hala, Wismar hiriko enpresa horretan biztanleriaren herenak egiten du lan. 2008. urtean baina, errusiar batek enpresa erosi, eta krisi globalaren ondorioz, 5.000 lagunek beren lanpostuak gal ditzakete. “Langilearen duintasunaren gaineko filma, eta krisia kontzeptu abstraktuaren atzean dagoenaren adibide ederra eta sendoa.”

Filmak hainbat sari jaso zuen estreinatu zen urtean, 2001. urtean, hala nola, Filmkunstfest MV jaialdian dokumental onenaren eta publikoaren saria jaso zituen, eta Munich eta Leipzig hirietako dokumentalen jaialdietan ere sariak jaso zituen, epaimahaiarena eta Alemaniako dokumental onenarena, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button