BESTELAKOAK

Inguruko arkitektura beste begi batez ikusita

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak BIA Urban Regeneration Forum Bilbao Bizkaia Architecture herritarren jardueren IV. edizioko sarien erakusketa hartu du.

Ekimen hori Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak deitzen du bi urterik behin. Oraingo honetan, adin guztietako herritarrei irekitako hiru lehiakaren bidez (Bia-Stories, Photo-Bia eta Bilbo-Sketch), hiria kontatzen dute kontakizunaren, argazkiaren eta marrazkiaren bidez.

Bildutako lanek “hiri bizi, mindu eta ezagun batera hurbiltzen gaituzte, ahotsez, bizipenez eta kolorez betetako Bilbo batera”.

Erakusketa EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan egongo da ikusgai, irailaren 3ra arte, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Lan irabazleak ikusteko egin hemen klik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button