ESZENA

Indibiduo-produktu

Gaur, Dantzaldiaren barruan, Compagnie Dernière minute taldearen Press lana ikusteko parada egongo da Bilboko Guggenheim Museoan, 19:00etan. Toulouseko Pierre Rigal dantzari zaildu eta eskarmentudunaren sorkuntza, eszenografia, koreografia eta antzezpena da.

Press obrak gizaki modernoaren irudia antzezten du, haren hutsaltasun izugarria eta konplexutasun enigmatikoa azaleratuz.  Dantzaldiaren arabera, “indibiduo-produktu, dandy kezkagarri honen gorputza etengabeko mugimenduan ageri zaigu, dela bere automatismoen kateadura estandarizatuagatik, dela hura mugitzen den espazio estuaren mekanismoengatik. Beharbada berak onarturiko egoeran, preso aurkitzen da gela ia huts batean. Ingurune fisiko nahiz mental horren aldaketa mekanikoek eragina dute haren gorputzean, beronen kokapena eta mugimenduak etengabe aldatzera behartzen dutelarik, absurdoa eta estutasuna sortzen duen impasse jarraiki batean.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button