Eibarko Udalak eta Eibarko Klub Deportiboak Indalecio Ojanguren XXXVII. Argazki Lehiaketa abian jarri dute. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean itxiko da.
Nahi duten argazkilari guztiek hartu dezakete parte, eta gaia edozein izan daiteke. Gehienez 3 argazki zuri-beltzean eta 3 koloretan bidali behar dira parte-hartzaile bakoitzeko, beste edozein lehiaketatan saritu gabeak. Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira, zenbakia argazkiaren atzealdean adieraziz.
Kartazal itxi batean egilearen datu hauek adieraziko dira: izena, abizenak, NAN – AIZ, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, bidalitako bildumak, telefonoa eta, hala badagokio, zein elkarte edo argazkigintza-kolektibokoa den. Kartazal horren identifikazio bakarra lanen leloa izango da.
Lanak helbide honetan entregatuko dira: Eibarko Udala, Kultura Arloa Indalecio Ojanguren, XXXVII. Argazki Lehiaketa. Portalea – Bista Eder, 10. 20600 Eibar (Gipuzkoa)
Sarituak izango diren lanak Udalaren Portaleko Erakusketa Aretoan erakutsiko dira. Gainontzekoen artean ere, batzuk aukeratuko dira ikusgai ipintzeko. Saritutako lanekin katalogo bat argitaratuko da.
Ohorezko Saria Argazki bilduma onenari 1.500 €, garaikurra emango zaizkio, bai eta Portalean erakusketa egiteko aukera ere. Bestelako saria ere banatuko dira Indalecio Ojanguren Sariak atalaren barruan.
Hemen kontsultatu ahal dituzue baldintza guztiak.