ESZENA

Clownic taldearekin antzerkirik komikoena

Gaur berton Gasteizko Félix Petite Antzokian, 20:30ean, Clownic konpainiak Ticket izeneko emanaldia burutuko du. Eduard Mendez, Xevi Casals, Gerard Domenech, Marc Montserrat eta Triciclek osatu dute ikusgarri umorezko hau.

Umore zinemaren historian zehar egindako bidaia da Ticket, akziozko antzerkirako ikuskizuna berezia, abiapuntutzat sekuentzia komiko unibertsalenak hartzen dituena: Charles Chaplin, Marx Brothers, Keaton….

Talde eta aditu hauen eskuetan, antzerkiak bide berria hartzen du umorearen barruan, horrexegatik  ikuskizun berria da Ticket, sketch bizkorren segida dakarrena, zinemaren umore eta antzerki komikoa batu egiten dituena helburu bakarra gordetzen duelarik: ikusleei 10 segundoro barre eginarazten jartzea.

Barreak behar badituzue egin, gaur hitzordu ederra duzue Gasteizen!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button