LITERATURA

Azaroan, Shakespearerekin “Amets” batean!

Shakespeareren Ametsa biziarazten ekimenaren barruan, beste bi ekitaldi antolatu ditu EIZIEk azaroan: mahai-inguru bat (20an) eta solasaldi bat (27an).

Mahai-inguruan Shakespeareren hiru Amets A Midsummer Night’s Dream komediaren euskarazko hiru bertsioez jardungo dute mahai baten bueltan Elizabete Manterolak, Karlos del Olmok eta Juan Garziak. Manterolak Bingen Ametzagaren bertsioaz jardungo du, Karlos del Olmok Bedita Larrakoetxearenaz eta Juan Garziak bereaz. Donostian izango da ekitaldia, azaroaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Udal Liburutegiko sotoan.

Hurrengo saioa solasaldia izango da: Sueño de una noche de verano. Shakespeareren aditua den Angel Luis Pujante gonbidatu dute solasaldi honetarako, besteak beste, gaztelaniazko bertsioari buruz hitz egiteko. Juan Garziak eta biek jardungo dute antzerkiaren itzulpenaz oro har, eta bereziki Shakespeareren lanak gaztelaniaratzeaz.
Donostian izango da, azaroaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, Donostia 2016 gunean. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button