LITERATURA

Iñaki Irasizabal, Joanes Urkixo eta Garbiñe Ubedaren lanak kalean

Elkar argitaletxeak azken asteetan kaleratu dituen lan berriak Iñaki Irasizabal, Joanes Urkixo eta Garbiñe Ubeda idazleen eskutik etorri dira.

Iñaki Irasizabalen Arrakastaren aparrak izeneko nobela beltz horretan apar horretan bizi diren negozio-gizonak, zikinkerietan lardaskan dabiltzan kazetariak edo pistola errazegi dantzatzen duten gazte txoroak agertuko dira, bai eta bikote gazte normal bat, egun batean, legez kontrako baina inori kalterik egiten ez dion zerbait egiteagatik diru asko lortzeko aukera izango duena. Baina kontzientziako harrak utziko die?

Joanes Urkixok Orratza eta kaltea publikatu du. Bertan Ondarroa herria irudikatu du, 80ko hamarkadan. Mikel zinegotzi aukeratu berri dute udal hauteskundeetan, eta ustekabean heroinaren zabalkundearekin egingo du topo: gazteen belaunaldi oso bat munduari bizkar emanda bizi da, hauts zuria beste ametsik gabe, eta heriotza etorkizun bakar. Ia inoren laguntzarik ez izan arren, aurre egingo dio arazoari: nola lagundu gazte horiei droga uzten?

Azkenik, Garbiñe Ubedak  Esanezinak izeneko lana plazaratu du. Lekukoa delako trilogia osatzen duen azken liburua da hori, Sasieskola eta Mehatxua izenekoekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button