
Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuak (INAAC) film luzeak (fikziozkoak, dokumentalak eta animaziozkoak) ekoizteko laguntzen deialdiaren oinarriak argitaratu ditu. Interesatuek azaroaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak; gero, diru-laguntzak jasotzen dituzten proiektuek 2014ko azaroaren 30a baino lehen ekin beharko diote filmaketari eta hamabi hilabeteko epe barnean bukatu.
Eskabideek gutxienez ere baldintza hauetako bi bete beharko dituzte: film luzearen zuzendaria Nafarroan jaioa izatea edo bertan erroldatua egotea 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen; laguntza eskatu duen ekoiztetxea fisikoki Nafarroan egotea filma egiteko prozesu osoak dirauen bitartean, promozioa eta banaketa barne; filmaketaren % 40 gutxienez Nafarroan egitea; eta filmaren gaiak zuzeneko lotura izatea Nafarroako pertsonaiekin, historiarekin edota Nafarroak berez duen beste edozein dimentsiorekin.
Oinarriak, eskabide-galdetegia eta aurkeztu beharreko datuak INAAC Fundazioaren webgunean dituzue.