ESZENA

Antzerkia eta performancea, “Noviembre Kulturala” jaialdian

 

Azaroaren 30era bitarte, Noviembre Kulturala jaialdiaren hamabigarren edizioa egingo da Lutxana Erandioko Eskola zaharretan, KELIk eta Plataforma Tirantek onduta.

Aurtengo edizioa Desioa desiratzen lelopean egingo da, eta askotariko ekitaldiak bilduko ditu; tartean, film laburren lehiaketa, disko jartzaileak, dantza…. Eta antzerkia.

Izan ere, larunbatean, azaroak 23,  Espacio Para Los Cuerpos (EPLC) taldeak Tu_mensaje_de_ánimo_aquí izeneko performancea aurkeztuko du, 19:00etan: “Talde heterogeneo eta sistemiko baten gisara funtzionatzen dute. Nola kudeatzen ditugu banakakoen desioak taldearen baitan?”.

Egun berean, baina 20:00etan, Las Entes konpainiak Las Indogmables lana taularatuko du:  “Las Indogmables ezertan sinesten ez duten izakiak dira, ez daude inongo doktrinaren mende,  urteetan ikertu ondoren, egoera sublime batera iritsi dira; alegia, IZAKI egoera deitzen dioten horretara”.

Jaialdiaren egitarau osoa: plataformatirante.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button