BERTSOTAN

Imanol Uriak irabazi du BBTko bosgarren kanporaketa

Iragan den larunbatean jokatu da Derioko Gurea aretoan, BBTko Udabarriko Faseko bosgarren saioa. Derioko entzuleen aurrean zortzi bertsolarik kantatu dute: Aissa Intxausti, Beñat Vidal, Imanol Uria, Ion Barrocal, Itxaso Paia, Koldo Gezuraga, Mikel Goiriena eta Xabier Irakulis. Gai-jartzaile lanetan Amaia Ugalde aritu da, eta saioak analizatzen Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi ibili dira.

Imanol Uriak irabazi du Derion Udabarriko Faseko bosgarren kanporaketa. Atzetik Mikel Goiriena eta Beñat Vidal sartu dira bigarren eta hirugarren.

Asteburu honetan saio bi egongo dira: Gueñesen eta Orozkon. Saio biak 17:30ean izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button