MUSIKA

Joseba B. Lenoir-ek grabazio eta bideo berriak sareratu ditu

Sexty Sexers eta Sumisión City Blues taldeetako gitarra jotzaileak hiru doinu akustiko biltzen dituen iraupen laburreko lana sareratu berri du bere bandcamp webgunean. Kantuok iragan ekainaren 27an grabatu zituen Hala Bedi irratiko 3kortxea musika saioan.

Horretaz gainera, Instroak Live diskoaren sesioetatik ateratako lehendabiziko bideoa ere sarean jarri du. Iragan maiatzean Bartzelonan zuzenean grabatua eta Joseba Larratxe Josevisky (Arkatzbakar Studio) teknikariak muntatua eta editatua.

Joseba B. Lenoir gitarra jotzaileak bere bakarkako estreinako lana kaleratu du iragan martxoan, Instroak Vol. Estreinako lan horretan, bi talde horietan lekurik izan ez duten blues kutsuko pieza instrumentalak bildu ditu. Etxean -Beran, Gasteizen eta Bartzelonan- grabatuak, nahastuak eta masterizatuak izan dira 2011ko uztaila eta 2012ko otsaila bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button