
Uharte Zentroarekin elkarlanean, Punto de Vista jaialdiak Pablo Casanueva zinema-zuzendari eta ikusizko sortzailea gonbidatu du egoitza artistiko batean parte hartzera. Hilabete batez Casanuevak Uharte Zentroan bertan burutuko du bere ikerketa-prozesua, aurten Nafarroan filmatuko den dokumental proiektu bat izango dena.
Horren ostean, eta otsailaren 24tik martxoaren 1era ospatuko den jaialdiaren barruan sortzaileak Uharte Zentroan egindako ikerketa eta lan-prozesua aurkeztuko ditu.
Artistak berak hala azaldu egin beharreko prozesua: “Argi-kutsaduraren fenomenotik abiatuta, iluntasuna ikertuko dut; bertan, argirik ez dagoenean gertatu ziren (edo gertatzen diren) gertaeren memoria azalduko da. Ilundu zenean gertatutako horri erreparatuko diot, San Kristobal gotorlekutik (Ezkaba mendian) ihesaldian zentratuz. Ia zortziehun preso ihes egin zuten, baina hiru bakarrik iritsi ziren mugara. Lerro horrek itzal artean igarotzen jarraitzen du, leku latzagoak saihestu nahi dituztenentzat”.
Pablo Casanueva memoria, kultura-identitatea eta politika gaiak ikertzen dituen zinema-zuzendaria eta ikusizko artista da. Bere lana paisaian eta argazki nahiz dokumentu-artxiboetan oinarritzen da, lurraldearen memoria ikuspegi kolektibo eta familiarretatik aztertuz. Burgosko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen, eta nazioarteko hainbat formakuntza eta egoitzatan parte hartu du.
Bere lanen artean nabarmentzen dira: Luna (2024) film luzea; 8 filmes sobre la guerra (2022) film laburra, eta erakusketak, hala nola La imaxe, lo tapecío (2024) eta Xente (2021).