ESZENA

IkusZirkus jaialdia Andoaingo Bastero Kulturgunean

Abendu amaieran, 2011ko azken asteko 26tik 30era, hain zuzen ere, Zirkua izango da Bastero Kulturguneko protagonista nagusia aurten ere.

Jaialdia Neska Kabaret ikuskizunak irekiko du, Euskal Herrian egiten denaren adierazle. Asteartean, berriz, magia, eta ez nolanahikoa gainera, Mag Lari handiak hartuko du eszenatokia ikuslegoa txundituz.

Asteazkenean, zirkuaren osagai garrantzitsua izaten den umorearen txanda izango da, eta Chapertons taldeak hitzik gabe baina irribarrez betetako emanaldia eskainiko du.

Ostegunean, Frantziatik datozen Les Krilati taldea izango da, abileziaz eta dotoreziaz osaturiko zirku ikuskizun ederra egiteko.

Eta IkusZirkus jaialdiari behar den bezalako amaiera emateko, Galiziatik etorritako Malabaranda taldearen zirku egiteko modu alaiaz gozatzeko aukera ere egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button