BESTELAKOAK

Autogestio musikalari buruzko ikastaroa

Javier Letamendia (Letamina), Pedro Vizcaíno (Grabaciones en el Mar), Asier Lozano (dod Magazine) eta Ignacio Casadok (SGAE) autogestio musikalaren gaineko ikastaroa zuzenduko dute, uztailaren 5ean, Campos Eliseos Antzokian. Ikastaroa sei ordukoa izango da, eta plaza mugatuak dira.

Ikastaroan, autoekoizpenari, banaketari eta promozioari lotutako gaiak jorratuko dira: sorkuntza diskografikoa, lehiaketak, bestelako aukerak, eta abar. Aipatutako gai horiek Javier Letamendia, Pedro Vizcaíno eta Asier Lozanok aztertuko dituzte.

SGAE elkarteko kide Ignacio Casadok, berriz, jabetza intelektualari eta autorearen eskubideei buruzkoak zuzenduko ditu, betiere, disko baten autoekoizpenari eta banaketari lotuta.

Ikastaroaren ostean , Letaminak (El Inquilino Comunista, We Are Standard) kontzertua emango du; Letamina, gainera, ekoizle lanetan ere aritzen da, eta makina bat talderen lanak ekoitzi ditu: Zodiacs, Lord Sickness, Electrobikinis, Nawja Nimri…

Ikastaroa 10:00etatik 17:00etara egingo da, eta edukien programa osoa ondoko estekan ikus daiteke, euskaraz: sgae.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button