
Aurten Zuberoako Urdiñarbe herriak antolatuko ditu maskaradak. Urdiñarben izango dira lehen eta azken saioak, eta tartean Zuberoako hainbat herri bisitatuko dituzte Urdiñarbeko gazteek.
Lehen saioa, urtarrilaren 6an izango da herrian bertan, eta hurrengoa 13an, Petarran. Datorren hileko azkenak, igandeetan, Altzürükü eta Lexantzü herrietan izango dira. Otsailean, Mendikota, Eskiula, Pagola, eta Maulen ikusiko dira maskaradak. Martxoan, Barkoxe, Idauze-Mendi Garindaine Larraine eta Aloze herrietan ibiliko dira Pitxu eta buhameak. Apirilean izango dira azken saioak, Hoki, Muskildi eta Urdiñarben.
Guztira 15 herritan arituko dira Urdiñarbe herriko gazteak maskaradak ematen. Datu guztiak hemen irakur ditzakezue.