BESTELAKOAK

“Ikusi eta Ikasi” programa eskaintza berriarekin dator

Ikusi eta Ikasi Bilboko Udalak bertako familientzat antolatzen duen euskarazko doako aisialdi-programa da. Aurten 19. edizioa abiaraziko du urtarrilaren 16tik maiatzaren 26ra bitartean. Eta betiko legez, Udalaren helburua da familientzako aisialdi-espazio euskaldunak sortzea, eta hizkuntzaren erabileraren normalizazioan laguntzea.

Aurten ere Ikusi eta Ikasi familian saioak eskainiko dira 4-8 urteko umeak dituzten familientzat, eta Lagun Artean tailerrak ere bai, 8-10 urteko haurrentzat. Baina 2023ko programak berrikuntza dakar, eta Ikusi eta Ikasi Altzoan diseinatu da, 0-3 urteko haurtxoek beren familiekin euskaraz goza dezaten, dantzarekin eta jolasarekin.
Tailerrek “aintzat hartzen dituzte haurren adinaren ezaugarriak eta gaitasunak, eta helburu dute euskararekiko harreman afektiboa lantzea eta euskara bizipen positiboekin lotzea, txiki-txikitatik.”
Guztira, 53 jarduera antolatuko dira otsailetik maiatzera bitartean hiriko 15 udaltegi eta aretotan. Tailer presentzialetan parte hartzeko, izena eman behar da urtarrilaren 16tik 31ra arte. Horretarako, www.ikusietaikasi.eus webgunean dagoen inprimakia bete behar da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button